martes, 18 de diciembre de 2012

JOLAS KOOPERATIBOAK




5.2. JOLASEN FITXA:

Jarraian aurkezten ditugun jolasak sailkatzeko erabili dugun irizpidea materiala izan da.
Hau da, atal batean materialik behar ez dituzten jolasak agertuko dira eta bestean
aldiz, materiala behar dutenak. Azpisalikapen hau erabiltzea erabaki dugu, askotan
irakasleak denbora faltagatik praktikotasuna bilatzen duelako. Beraz, materialik gabeko
jolasak talde batean elkartzea praktikoa iruditu zaigu.

5.2.1.Materiala behar duten jolasak

1) Sorgindutako lakuan ibilaldia
Iturria: Colectivo de Docentes de Educación Física para la paz.
Helburuak:bazterketarik ez egitea eta denok besteen laguntzabehar dutela ikustea.
Haurren adina: 4 urtetik aurrera.
Partaide kopurua:gelakide guztiak, gutxi gorabehera 20 haur.
Materiala: klera, makilak eta uztaiak.
Deskribapena:  klera batekin eremua zehaztuko dugu lurrean (lakua  izango dena),
jokalarien arabera erabakiko da eremua zenbatekoa izango den.
Uztai guztiak jarriko ditugu eremu horretan. Eremua“sorginduta” dagoenez ezin du
inork zapaldu bertan, hara erortzen dena sorgindutageldituko da. Uztaietan zapaldu
daiteke, lakuan dauden harriak direlako.
Norbaitek sorgindutako eremua zapaltzen badu, ezin  izango du leku horretatik mugitu
beste jokalari batek salbatu arte; salbatzeko bestejokalari batek muxu edo besarkada
bat eman beharko dio.
Jolasa aurrera doan heinean makil batzuk jarriko ditugu uztai batzuetan eta uztai
horiek pozoitsuak bihurtuko dira beraz, horietan ezingo da zapaldu.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  lau urteko umeekin egin genuen
praktika eta hasieran azalpenak behin baino gehiagotan errepikatu behar izan genituen
umeek jolasa oso ondo ulertzen ez zutelako. Hala ere, azkenean jolasaren dinamika
harrapatu eta ondo egin zuten.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

2) Globoa gora
Iturria: Colectivo de Docentes de Educación Física para la paz.
Helburuak:talde lana bultzatzea.
Haurren adina: 4 urtetik aurrera.
Partaide kopurua: gelakide guztiak (20- 25 haur).
Materiala: globo bat.
Deskribapena:ume guztiak banatuko dira espazioan zehar. Batek globoa gora botako
du. Momentu horretatik aurrera globoak ez du lurra  ukitu behar eta ezin da globoa
heldu. Pertsona batek globoa ukitzen duenean, lurrean eseri behar du. Hala, partaide
guztiak esertzen saiatu beharko dira.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  gelan jolasa ondo atera zen,
baina ume batzuek globoa beti beraiek ukitu nahi zuten eta, hortaz, atentzioa deitu
behar izan genien.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

3) Uhartea
Iturria: Colectivo de Docentes de Educación Física para la paz.
Helburuak:  elkarlana lantzea eta elkarrekin komunikatzea azkeneko helburu
amankomun batera iristeko.
Haurren adina: 5 urtetik aurrera.
Partaide kopurua: gelakide guztiak (20-25 haur).
Materiala: disko hegalaria, baloiak eta klera.
Deskribapena:klera batekin espazioa markatuko dugu lurrean, horren barruan beste
bat egiten da disko hegalariaren tamainakoa gutxi gora behera.
Markatutako espazio handiaren barruan disko hegalaria jarriko dugu. Jokalariak
kanpoan egongo dira eta partaideen erdiek baloi batizango dute eskuetan.
Jokoa hasten denean baloiarekin disko hegalariari jotzen hasiko dira, hura bere borobil
txikian sartzeko asmoarekin. Ezin du inork espazioazapaldu.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  6 urteko umeekin jarri genuen
praktikan eta jolasa oso ondo atera zen, umeek askodisfrutatu zuten. Jolasaren
arauak eta helburuak aldez aurretik ondo azalduta baldin badaude, ez da arazorik
egoten.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

4)Uztaia mugitzen
Iturria: guk geniken .
Helburuak: umeak elkarlanean ondo pasatzea eta gorputzaren mugimendua lantzea.
Haurren adina: 5 urtetik aurrera.
Partaide kopurua: ikasle guztiak, bi talde berdinetan banatuak (20-25haur).
Materiala: uztai bat.
Deskribapena:  ikasleak borobilean jarriko dira eskuak emanda eta  hauetako bati
uztaia lepotik sartuko zaio, honek ondokoari uztaiapasatu beharko dio elkarri eskutik
askatu gabe. Hala, uztaia borobil guztian zehar ibili arte.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  jolasa sei urteko umeekin egin
genuen eta dibertigarria suertatu zitzaien umeei. Hala ere, jolasaren garapena ikusi
ondoren, gure ustetan adin txikiagoko umeak ere jolas honetan aritu litezke.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

5) Oilo itsua
Iturria: Proyecto Comenius. Juegos cooperativos con intercambio de roles.
Helburuak:  ondo pasatzea eta ikaskideak zentzumen desberdinak  erabiliz hobeto
ezagutzea.
Haurren adina: 4- 5 urtetik aurrera.
Partaide kopurua: ikasle guztiak (15-20 ikasle).
Materiala: Zapi bat eta musika.
Deskribapena: partaide guztiak borobil batean jarriko dira. Borobilaren erdian ume bat
jarriko da begiak itxita dituelarik eta buelta batzuk emango dizkiogu besteak non
dauden ez jakiteko. Musika entzuten den bitartean,  “oiloak” ikasle bat harrapatu eta
ukituko du. Musika gelditzen denean zein gelakide den esan beharko du, asmatzen
duenean aldatu.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  lau urteko umeekin egin genuen
jolasa eta moldaketa batzuk egin behar izan genituen. Izan ere, oso zaila izaten zen
ikasleak harrapatzea eta ondorioz, bi “oilo itsu” erabiltzea erabaki genuen. Gainera,
mugitzeko espazioa ere murriztu genuen eta pertsonabat behatzaile moduan jarri
genuen honek “oiloari” oztoporen bat zegoenean abisatzeko.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

6) Itsasontzia
Iturria: Maeztu, P. Juegos con paracaídas.
Helburuak:elkarlanean aritzea estategia desberdinak erabiltzeko.
Haurren adina: 5 urtetik aurrera.
Partaide kopurua: ikasle guztiak, hau da, 20 haur inguru.
Materiala: “jausgailua” (erdian zulo bat duen maindirea) eta baloi bat.
Deskribapena:  denak “jausgailuaren” inguruan jarriko dira eta zuzen helduko dute
guztien artean, pilota bat jarriko da “jausgailuaren” gainean. Jokalariak olatuak egiten
hasiko dira pilota zuloan sartzeko asmoarekin eta aldi berean, alboetatik baloia
ateratzea saihestu beharko dute. Baloia zulotik sartzen den bakoitzean puntu bat
lortuko du taldeak eta kanpora erortzen denean aldiz, bat galdu.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  jolas hau ezin izan dugu
praktikan jarri. Baina gure iritziz jolas hau umeekin lantzeko oso dibertigarria izan
daiteke. Gainera, jolas originala eta diferentea iruditzen zaigu eta, hortaz, umeek arreta
gehiago jarri beharko dute honen funtzionamendua zein den ulertzeko.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

7) Koloretako saskiak
Iturria:Maeztu, P. Juegos con paracaídas.
Helburuak: ondo pasatzea, koloreak ikastea eta denak berdinak garela ikustea.
Haurren adina: 5 urtetik aurrera.
Partaide kopurua:ikasle guztiak ( 20-25 haur).
Materiala: “jausgailua”.
Deskribapena:  ikasle guztiak “jausgailuaren” inguruan jarriko dira. Bakoitzak kolore
bat izango du beti orden berdinean: urdina, gorria,berdea, horia. Irakasleak kolore bat
esango du. Momentu horretan, denek “jausgailua” altxatuko dute eta esan duen
kolorea duten ikasleak “jausgailuaren” azpitik joango dira lekuz aldatzera, “jausgailua”
hustu baino lehen. Irakasleak  koloretako saskiaesaten duenean denak aldatuko dira
lekuz.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  jolas hau ere ezin izan genuen
praktikan ikusi. Hala ere, pentsatzen dugu jolasa nahiko zaila suertatu daitekeela adin
hauetako haurrekin praktikan jartzeko eta agian, jolasean moldaketaren bat egiteko
beharra egongo litzatekeela.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

8) Katua eta arratoia.
Iturria:Maeztu, P. Juegos con paracaídas.
Helburuak: presio psikologikotik aske jolastea eta ikasleen kooperazioa bultzatzea.
Haurren adina: 5 urtetk aurrera.
Partaide kopurua: ikasle guztiak, 20 haur inguru.
Materiala:“jausgailua”.
Deskribapena: ikasle guztiak “jausgailuaren” inguruan jarriko dira hura heltzen. Ikasle
bat “jausgailuaren” erdian kokatuko da honen gainetik. Gaineko ikasleek “jausgailua”
mugitu beharko dute, momentu horretan ikasle bat sartuko da “jausgailuaren” azpitik
eta gainean dagoenarengandik ihesi egin beharko du.Gainontzeko ikasleak
mugimendu handiak egiten saiatu beharko dira katuakarratoia beste ikasleek
sortutako olatuekin nahasteko eta hura harrapatzea zailagoa suertatzeko.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: jolas hau ez dugu praktikan jarri,
baina praktikan jarri zuen irakasle batek jolas hauoso polita zela eta ikasleek bertan
oso ondo pasatzen zutela esan zigun.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

9) Saskian sartu
Iturria: Maeztu, P. Juegos con paracaídas.
Helburuak:elkarlana lantzea eta presio psikologikoa kanpo geratzea lehiakortasunik
ez dagoelako.
Haurren adina: 5 urtetik aurrera.
Partaide kopurua: ikasle guztiak (20 haur inguru).
Materiala: 15-20 pilota, “jausgailua”(maindirea) eta saski bat.
Deskribapena: jokalari guztiak “jausgailuaren” inguruan jarriko dira. Maindire gainean
pilotak jarriko ditugu. “Jausgailuaren” azpian saski bat jarriko dugu, “jausgailuaren”
zuloan. Jokalariek maindirea mugituko dute ahal dituzten pilota gehienak zuloan
dagoen saskian sartzeko. Maindire gainean pilota gehiago geratzen ez direnean
bukatutzat emango da jolasa. Saskian sartu direnak  izango dira taldeak lortu dituen
puntuak.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  jolas hau ere ez dugu praktikan
ikusi. Gure usteetan ez da zergatik arazorik egon behar hura garatzeko eta egokia izan
daiteke ikaskideen elkarlana bultzatzeko.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

10) Marrazoa eta soroslea
Iturria: Maeztu, P. Juegos con paracaídas.
Helburuak:bazterketarik ez egitea.
Haurren adina: 5 urtetik aurrera.
Partaide kopurua: gelakide guztiak (20-25 haur).
Materiala: “jausgailua”.
Deskribapena:  bat marrazoa izango da eta ”jausgailuaren” azpian jarriko da. Beste
partaide bat soroslea izango da eta maindiretik kanpo egongo da; gainerakoak eserita
jarriko dira hankak “jausgailuaren” barruan dituztelarik. Marrazoa ikasle bakoitza
marrazo bihurtzen saiatuko da (hanketatik barrurantz tiraka) eta sorosleak hori
saihestu beharko du.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  jolas hau ez dugu praktikan jarri
“jausgailurik” ez genuelako. Hala eta guztiz ere, jolasa arriskutsua izan daitekeela
iruditzen zaigu umeek hanketatik tira egiterakoan indarra neurtzen ez baldin badute.
Hortaz, arazoak saihesteko hoberena ikasleei jolasaren hasieratik hanketatik tira
egiterakoan kontuz ibiltzeko esatea izango da.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

11) Horma-irudiak
Iturria:Barakaldoko Berritzegunea (2012). Haur Hezkuntza mintegia: Jolas
kooperatiboak.
Helburua:elkarlanean aritzea, besteak errespetatuz.
Haurren adina:3-6 urte bitartean egin dezakegu ariketa hau, oso  erraza baita
azaltzeko eta umeek ulertzeko.
Partaide kopurua:Joko honetan partaide kopurua ez dago mugatua.
Materiala: Behar den materiala gometxak eta paperak/kartulinak dira.
Deskribapena:Taldeak sortzeko zozketaren bitartez egingo da. Edalontzi batean,
muralen kolore berdineko gometxak sartu (horiak, urdinak, arrosak, berdeak eta
laranjak) eta banan-banan hartuko dituzte haurrek.  Gometxa berdina dutenek, taldea
osatu eta beren koloreko kartulinan gometxak ipiniko dituzte. Zein taldekoak diren
gogoratzeko gometxa bekokian jarriko dute.
Talde bakoitzari, gometxa ezberdin ugari emango dizkiegu (karratu arrosak, borobil
beltzak, triangelu horiak, e.a), murala egiten hasteko.
Muralarekin bukatzean eta muralak pasabideko hormanipintzean, korruan bilduko dira
eta hausnarketa txiki bat egingo dute (ea ariketa gustatu zaien, arazorik sortu den,
guztiek parte hartu duten …).
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  Jolas honen praktikan adin
desberdinetako umeak egon ziren (4, 5 eta 6 urte). Hasieran, lau urteko haurrak beste
kideekin adostasunik egin gabe marrazten hasten ziren. Dena den, beste adinetako
haurrak elkarren artean hizketan aritu ziren denek  gustuko zuten marrazki bakarra
egiteko. Lau urteko haurrek azkenean, beste kideei  ikusirik eta irakaslearen
errepikapenak zirela eta, taldeko beste haurrekin zer marraztu adostu behar zutela
ulertu zuten.

12) Pailazoak
Iturria:Barakaldoko Berritzegunea (2012). Haur Hezkuntza mintegia: Jolas
kooperatiboak.
Helburuak:Besteek barre egin dezaten lortu.
Haurren adina:3 urtetik gorako umeak.
Partaide kopurua:Joko honetan, partaide kopurua ez dago mugatua.
Materiala:Aurpegia margotzeko margoak.
Deskribapena:Lehendabiziko gauza, aurpegiak margotzea izango da. Irakaslea
izango da aurpegiak margotuko dituena eta ondoren, zozketaz, taldeak osatuko dira.
Bukatzerakoan, borobilean eseri eta talde bakoitzak, besteak barre egiteko zerbait egin
behar dute (antzeztu, dantzatu, abestu …).
Taldeko ume guztiak egon behar dira ados zer edo zer egiteko, dantzatu, txistea
kontatu, antzeztu, abestu etab.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: Oso jolas polita izan da. Umeei
asko gustatu zitzaien aurpegiak margotzea. Hala ere, kontuz ibili behar da hauek
pailazoarena egiterakoan ez aztoratzeko eta buila gehiegi ez ateratzeko.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

13) Mezu sekretuen kutxa
Iturria:  Barakaldoko Berritzegunea (2012). Haur Hezkuntza mintegia: Jolas
kooperatiboak.
Helburua:Haur guztien parte-hartzea sustatzea lehiakortasunik gabe eta denak batera
ondo pasatzea.
Haurren adina:4 urtetik gorako umeentzat, jokoa ondo garatzeko arazoak ez egoteko.
Partaide kopurua:ez dago partaide kopuru zehatz bat behar, baina 10ikasletik gora
entretenigarriagoa suertatzen da.
Materiala: Kutxa bat, papertxo zatiak eta errotulagailua.
Deskribapena:Kutxan irakasleak papertxo batzuk sartu ditu. Paper horietan egiteko
ezberdinak idatzita daude, adibidez, “Pintxo Pintxo” abestu.
Borobilean jarriko gara lurrean eserita, musika jarriko dugu eta kutxa eskuz esku
pasako da, baina musika gelditzean, kutxa eskuetan  duen umeak, kutxa ireki, paper
bat hartu eta bertan jartzen duena egin beharko du.
Jokoarekin amaitzeko, borobilean txintxo- txintxo eseriko dira eta hausnarketa txiki bat
egingo dute (ea jolasa gustatu zaien, dibertigarriaizan den, arazorik sortu den, guztiek
parte hartu duten …).
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  jolas honetan arazoak suerta
daitezke umearen adina dela eta. Izan ere, oraindikez dira gai irakurtzeko eta, beraz,
gure ustez hobe litzateke paperean dagoena irudikatuta agertzen bada idatzita baino.
Bestela, irakasleak umeari belarrira paperean jartzen duena esan beharko dio. Guk 3-6
urte bitarteko umeekin egin genuen praktika eta osoondo atera zen. Hala ere,
kontutan hartu behar da irakasleak haurren izakera  kontuan hartu duela sekretuak
prestatzerako orduan.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

14) Besarkada musikalak
Iturria:  Barakaldoko Berritzegunea (2012). Haur Hezkuntza mintegia:  Jolas
kooperatiboak.
Helburuak: lotsarik gabe eta talde kooperazioa erabiliz, taldeak egitea.
Haurren adina: 4 urtetik gorako haurrekin jolastu daiteke.
Partaide kopurua: ikaskide guztiak, hau da, 20- 25 inguru.
Materiala: Behar ditugun materialak musika jartzeko aparatua eta musika dira.
Deskribapena:Jolas honetan, hasi baino lehenago, zenbateko taldeak egin behar
diren esango da. Geroago, haurrak gelatik ibiltzen eta dantzatzen egongo dira, musika
jarrita dagoen bitartean. Irakasleak, denbora batezutziko ditu haurrak dantzatzen eta
bat-batean, musika kenduko du. Orduan, haurrek, irakasleak hasieran esandako kide
kopuruko taldeak osatu behar dituzte elkarri BESARKATUZ. Behin eta berriro
errepikatzean datza jokoa, baina taldekideen kopurua aldatuz.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  jolasa lau urteko umeekin egin
genuen eta oztopo handirik gabe gauzatu zen. Hala ere, hasieran ume batzuei kostatu
egin zitzaien dantzan egitea eta besarkadak ematea,baina denbora pasa ahala
konfiantza hartu zuten eta ondo pasatu zuten.
Jolasaren argazkia/marrazkia:


15) Nor falta da?
Iturria: Praktiketan ikusitakoa.
Helburua:talde kooperazioa erabiliz egunero nor falta den errepasatzea.
Haurren adina: 3 urtetik aurrera.
Partaide kopurua:gelakide guztiak (20 25 haur).
Materiala:Partaideen argazkia, bi kartoi mehe, etxe bat eta  eskola baten argazkiak,
itsasteko zerbait.
Deskribapena:Egunero, gelara iritsi orduko, eguneko arduradunak(egunero haur
desberdin bat izango da) etxearen (argazki edo marrazkia) inguruan gometxekin
itsatsita dauden gelakideen argazkiak, ikastolara (argazki edo marrazkia) eramango
ditu. Honetarako, argazkiak banaka hartuko ditu etaargazkiko gelakidea badagoen
galdetuko du eta baiezkoa bada erantzuna ikastolan pegatuko du bere argazkia, aldiz,
ezezkoa bada, etxean utziko du argazki hori. Modu honetan, zein etorri den eta zein
falta den jakingo dugu.
Adibidez,  “Maialen etorri da?”eta Maialenek erantzun behar du:  “bai,
ikastolara etorri naiz”.  Orduan, arduradunak Maialenen argazkia,
ikastolan itsatsiko du gometxekin. Aldiz, inork erantzuten ez badu,
argazkia etxean utziko du.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  Ariketa hau praktikan jarrita oso
ondo ateratzen da, haur guztiek parte hartzen dute  eta adi adi gelditzen dira norbere
izena entzuteko zain. Alda daitekeen gauza bakarra,elkarrizketa izan daiteke, beti
berdina ez esateko, adibidez, galdera: “etorri al da Maialen?”, erantzuna: “bai, gelan
nago” edo galdera: “non dago Maialen?”, erantzuna: “ikastolan”. Gure kasuan, praktika
hiru urteko umeekin gauzatu genuen.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

16) Zapiaren jolasa
Iturria: Ainhoa. (2011).
Helburuak:Arintasuna eta nolakotasun fisikoak garrantzia izanagatik, talde
kooperazioak hartzen du garrantzia. Ondorioz, lehiabigarren mailara igarotzen da eta
ondo pasatzea gailentzen da.
Haurren adina: Nolakotasun fisikoa eta adin tarteak kontuan hartuta, 6 urtetik gora.
Partaide kopurua:Hiru ume baino gehiago.
Materiala:zapi bat.
Deskribapena:  Hasiera batean zapiaren jolas arruntaren araudi antzekoa du
edukiagatik, baina ezberdintasun nagusi batekin: inortxo ez dela kanporatzen.
Bestalde, erdian dagoenak, zenbakiak banaka esateazgain, binaka, hirunaka edota
launaka esan ditzake. Zenbakiak binaka esanez gero  ordea, zenbaki horiek dituzten bi
pertsonak, bata bestearen gainean, joan beharko dira zapiaren bila. Hiru zenbaki
esanez gero, “erreginaren aulkia” -n. Hau da, bik eskuak emanaz eta pixka bat
makurtuz beren beso gaina aulkia bailitzan modura jarri beharko diote hirugarrenari eta
hirugarrena beso gainetan esertzen denean joango dira zapi bila. Lau zenbaki esatean
aldiz, berriro ere “erreginaren aulkia” egingo duteeta laugarrenak beste hiruak animatu
beharko ditu.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: 6 urteko umeekin egin dugu jolas
honen praktika eta zenbait momentutan ulermen eta antolaketa arazoak gertatu dira,
baina arazoa barregarria izanik, oso joko dibertigarria da.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

17) Aulkiaren jolasa
Iturria: Ainhoa. (2011).
Helburua:arintasuna eta kontzentrazioaz gain, elkarren arteko kooperazioa
sustatzea, harik eta pertsona guztiak aulkien gainean egotea lortu arte.
Haurren adina:5-6 urtetik gorako haurrentzat izango litzateke egokiena, jolasa
garatzeko zailtasunik ez egoteko.
Partaide kopurua:20-25 haur gehienez.
Materiala:Jolastu ahal izateko beharrezkoa da jokalari hainaaulkia edukitzea.
Deskribapena:Aulkiaren joko arruntean, betikoan bezala, aulkiekin borobil bat egiten
da eta musika martxan dagoen bitartean jendea aulkien inguruan mugitzen,
dantzatzen, ibiltzen... egongo da. Musika gelditzean, guztiak aulkien gainera igo behar
dira. Hankek ezin dute lurra ukitu eta hezitzaileakarau hau ongi bete dutela
baieztatzean, aulkien joko arruntean bezala, aulki  bat kenduko zaie. Jolas mota
honetan, ez da inortxo kanporatzen. Ondorioz, aulkiberdin batean pertsona bat baino
gehiago egon daiteke. Halaber, geldiune bakoitzarenostean aulki bat kenduz eta
jolaskideen kopuru bera mantenduz, talde lana eta kooperazioari esker, gero eta aulki
gutxiagoren gainera igotzeko estrategiak topatu beharko dituzte.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:5 urteko umeekin egin genuen
eta umeek oso ondo pasa zuten aulkiaren jolasaren bertsio berezi honetan. Izan ere,
aurretik aulkiaren jolas klasikoa ezagutzen zuten eta dibertigarria iruditu zitzaien
egindako moldaera berezi hau. Gainera, partaideak ez kanporatzearena gustukoa izan


18) Zer da hau?
Iturria: Guk asmatua.
Helburua:elkarlanean objektuak identifikatzea.
Haurren adina: 3-4 urteko umeak.
Partaide kopurua:20- 25 haur gehienez
Materiala:Gelako materiala (orriak, guraizeak, margoak, aulkiak … ).
Deskribapena: Borobilean eserita, haurrak banaka zutituko dira  eta gelako materialen
bat hartuko dute eta galdetuko dute: “zer da hau?”,beraz, besteek ozen erantzun
beharko diote, “hori/horiek … da/dira.” . Horrela jarraituko dute guztiek materialen bat
hartu arte eta denbora gehiago badago berriz hasikogara.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: jolas hau ez dugu praktikan jarri,
baina hiztegia ikasteko eta errepasatzeko oso aproposa iruditzen zaigu eta ez dugu
uste arazoak egongo direnik. Hala ere, jolas hau egiteko erabiliko den denbora
kontuan hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu umeakez aspertzeko.
Jolasaren argazkia/marrazkia:
27
19) Globo batekin mugitzen
Iturria: Proyecto Comenius. Juegos cooperativos con intercambio de roles.
Helburuak: Kooperazioa eta interakzioa sustatzea eta konzentrazioa garatzea.
Haurren adina: 3-5 urteko umeak.
Materiala:Jolasteko behar dugun material bakarra globoak dira eta ez dago partaide
kopuru mugaturik.
Deskribapena:Lehenengo gauza bikoteak egitea da eta hauek osatzean jolasa erraza
da. Jolasa, bakoitzak bere bikotearekin gelatik mugitzean datza globo bat eusten duten
bitartean, baina ezin dira eskuak erabili.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  oso jolas atsegina izan zen
umeekin praktikan jartzeko. Gainera, beraiek oso ondo pasa zuten eskuak eman gabe
globoa eusteko teknika berriak asmatuz. Hala ere, amaieran pixka bat aztoratu ziren.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

20) Mendian ez dira zakarrak botatzen
Iturria: Urtxintxa metodoa- ikastolen elkartea.
Helburuak:lehiakortasunik gabe jolastea
Haurren adina:  3 urtetik aurrera. Hiru urterekin jada haur gehienak jolas sinbolikoan
aritzen hasi dira.
Partaide kopurua: 20-25 gehienez
Materiala: papera, bokata itxurako zerbait, ipuina.
Deskribapena:  Mendira txangoan doan haur talde baten istorioa kontatuko diegu
haurrei. Esango diegu guk berdina egingo dugula etaikasgelan bertan egoera
imajinatuko dugu. Paperarekin tapatuz, bokadilo itxurako legoko piezak edo beste
jostailu bat emango diegu, eta borobil bat eginez gelako beste aldera abiatuko gara.
Iristean, bokadiloak jateko esango diegu eta paperak lurrean utziko dituzte. Gero,
etxera bueltatuko gara (gelako beste aldera) eta mendia nola utzi dugun erakutsiko
diegu. Hau kontatzean haur guztiak paper zatiak jasotzera joango dira.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: 3 urtekin egin genuen jolas hau
eta haur gehienek ez zuten papera lurrean utzi nahi, bazekitelako hura ez zela metodo
egokiena, dena den, paperak lurrera bota eta gero jaso nahi ez zuenik ere bazen.
Eskerrak talde lana zela eta besteek berak botatakoa jaso zutela.
Jolasaren argazkia/marrazkia:


21) Animalien jolasa
Iturria: hik hasi: Maite Garaigordobil-eri elkarrizketa.
Helburuak:ahozkoa ez den komunikazioa sustatzea.
Haurren adina: 4 urtetik aurrera.
Partaide kopurua: nahi adina, baina partaideen kopurua bikoitia izan behar du.
Materiala:  Animalien argazkiekin (edo izenak, haurren adinarenarabera) txartelak, bi
txartel animali bakoitzeko, partaide kopurua bezainbeste txartel.
Deskribapena:  Bakoitzari animalia bat dela esaten zaio eta animalia bakoitzeko bi
pertsona egongo dira. Orduan, bakoitza bere animaliaren hotsa egiten hasten da bere
bikotea bilatu arte.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: lau urteko haurrekin egin genuen
eta batzuei hasiera batean animaliak eta bakoitzaren soinua identifikatzea kostatu
zitzaien, baina joko honek hiztegia lantzen ere lagundu zuen animalien izenak
errepasatu zituztelako, adibidez. Haurra zenbat etahandiago izan orduan eta gutxiago
kostatuko zaio animaliak identifikatzea.
Jolasaren argazkia/marrazkia:


22) Nik daukat etxetxo bat
Iturria: Urtxintxa metodoa- ikastolen elkartea
Helburuak:Musika jarraitzeaz gain, handia eta txikia bezalako kontzeptuak lantzea.
Haurren adina: 3 urtetik aurrera.
Partaide kopurua:Nahi bezainbeste.
Materiala: Musika.
Deskribapena: :  Musika jarriko dugu lehenik, eta adi entzun beharkodute umeek
irakasleak eskuekin keinuak egiten dituen bitartean. Gero haurrek ere egingo dute,
keinuak ikasteko behar adina aldiz errepikatuz. Errepikapenak egin bitartean ahotsaren
bolumena igoz eta jaitsiz joango gara, eta keinuak  txikiagoak edo handiagoak egingo
ditugu ahotsaren bolumenaren arabera.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  hiru urteko umeekin egin dugu
eta haurrei asko gustatu zaie. Jokoaren bukaeran ondorengo ekintza kontutan hartzea
komeni da, ekintza lasaia bada bolumen oso baxuarekin bukatuko dugulako, baina
hala ez bada oso altu bukatuko dugu. Haurrek gustukoago izaten dute azken hau.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

23) Bilatu puzzleko bikotea
Iturria: guk asmatutakoa.
Helburua:Taldekatzea landu eta puzzleak egiten ikasi.
Haurren adina: 4-5 urtetik aurrera. 3 urterekin zaila egingo zaie bikoteak egitea,
ezaugarri hau beranduago azaltzen baita.
Partaideen kopurua: Puzzle zati kopuruaren araberakoa, bakoitzarentzat bat egon
behar delako. Dena den, ez da zaila izango hogei pieza topatzea, lau puzle harturik
nahikoa izan behar da.
Materiala:Puzzleak (partaide kopuruaren arabera bat baino gehiago). Guztira pieza
kopurua haur kopuruaren berdina izan behar du.
Deskribapena:Haur bakoitzari pieza bat emango diogu, puzzle guztiak nahastu
ondoren. Gero puzzlea osatzeko esango diegu, horretarako bere piezarekin batera
elkartu daitezkeen beste piezak topatu behar ditu,  eta pieza hori duen haurrarekin
elkartu. Bertan, puzzleen arabera osatutako taldeakbeste zerbaitetarako erabil
daitezke.
Jolasa praktikan jarri ondorengo hausnarketa:lau urteko umeekin egin dugu eta
zenbaitetan kosta egiten zaie beraiek ez dituzten piezak berarenarekin erlazionatzea.
Horregatik gomendagarria da haur guztiei esatea piezak bistan izateko eta ez erdi
ezkutuan.
Jolasaren argazkia/marrazkia:


5.2.2.Materiala behar ez duten jolasak

1)Tunela
Iturria:  Barakaldoko Berritzegunea (2012). Haur Hezkuntza mintegia: Jolas
kooperatiboak.
Helburuak:Garapen motorraz gain, haur guztien parte-hartze egokia eta arreta
lantzea.
Haurren adina:4 urtetik gorako umeak.
Materiala:Ez da beharrezkoa.
Deskribapena:Hasieran talde handietan garatuko dugu jolasa eta  gero talde
txikiagoetan.
Klasea bitan banatuko dugu eta egin beharrekoa errelebo lasterketa bat bezala izango
da. Ilaran jarriko dira eta ilaran dagoen lehenengoumea, besteen hanka azpitik pasa
beharko da atzeraino iritsi arte. Horrela egingo dute ume guztiek helmugaraino iritsi
arte.
Hurrengo urratsa, bi talde handiak bitan banatzea izango da lau talde txiki izateko.
Taldeak egin orduko, jokoa berdina da.
Hainbat aldiz errepikatuz gero, borobilean eseri eta ea nola gustatu zaien gehiago
galdetuko diegu, talde txikietan edo handietan eta  zergatik. Hala ere, ez dago
irabazlerik ezta galtzailerik ere.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  lau urteko umeekin egin genuen
eta jolasa ondo eta arazorik gabe gauzatu zen. Umeak arazorik gabe aritu ziren eta
interesgarria izan zen jolasa egin ondorengo hausnarketa.
Jolasaren argazkia/marrazkia:

2) Gustuko dudan animalia
Iturria: Arranz Beltran, E. (1993).
Helburuak:guztiok elkarri ezagutzea, nahiz eta oinarrizko ezagutza bakarrik izan.
Haurren adina: Jokoak dakarren azalpenaren ondorioz, 4 urtetik aurrerako haurrentzat
dago prestatua.
Partaide kopurua: ikaskide guztiak, hau da, 20-25 haur inguru.
Materiala: ez da materialik behar.
Deskribapena:  Haur bakoitzak bere izena esango du eta gustuko duen animalia
imitatuko du, beste guztiak zein animalia den asmatzen saiatzen diren bitartean.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:Jolas hau ongi atera zen hiru
urteko umeen gelan. Gainera, jokoa ongi zetorren ikasten ari ziren unitate
didaktikoarekin. Beraz, oso aproposa izan zen, nahiz eta jolasaren bukaeran haur gutxi
batzuk atentzioa galtzen hasi ziren gehienetan bezala.
Jolasaren argazkia/marrazkia:


3) Izen guztiak gogoratu
Iturria: Guk asmaturiko jolasa.
Helburuak:Jolas honen helburua, izenak dioen bezala, izen guztiak ikastea izango
litzateke talde lana bultzatuz
Haurren adina:  Jolas hau berez, adin gehiagoko haurrentzat prestatua dago, baina
moldaketa txiki bat eginda 4-5 urteko haurrek ere jolasteko aukera izango dute.
Horretarako partaide kopuruan egingo ditugu aldaketak.
Partaide kopurua:  4-5 urteko haurrek jolas dezaten partaide kopuruak  ezin du oso
handia izan, 10 pertsona baino gehiago ezingo da egon. Baina guk haur gehiago
baditugu talde desberdinak egin ditzakegu guztiek jolas dezaten, eta egunez egun
taldeak aldatzen joan guztiek guztien izena ikas dezaten
Materiala: ez da materialik behar.
Deskribapena:  Partaide batek bere izena esango du. Ondoren, bere  ondokoak
aurrekoaren izena errepikatu eta berea esango du. Hirugarrenak aurreko bien izenak
errepikatu eta berea gehituko du... Hala guztiek izenak esan arte.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:  lau urteko umeekin jarri genuen
praktin, baina Hasiera batean joko hau egin genuenean haur guztiak elkarrekin jarri
genituen, borobil batean, baina konturatu ginen azkeneko haurrek ez zituztela guztien
izenak gogoratzen, gehiegi zirelako. Orduan bi taldetan banatu genituen 12 ingurukoak
eta errazagoa izan zen. Hala ere, hurrengo 3 egunetan ere joko honetan jolastu
genuen haur guztiek guztiekin jolas zezaten.
Jolasaren argazkia/marrazkia:


4) Txikle jolasa
Iturria: hik hasi: Maite Garaigordobil-eri elkarrizketa.
Helburuak:Talde kohesioa mantentzea, guztiek elkarren beharra izatea, eta elkarrekin
zerbait osatzea.
Haurren adina:  4-5 urtetik aurrera. Hiru urteko haur batzuek ez dute oraindik talde
ezaugarririk azaltzen. Horregatik, ez dute gustuko  izango beste haurrekin kontaktu
fisikoa izatea. Horrez gain, haur batzuk oso pasiboak dira eta besteak oso aktiboak,
eta joko hau egiteko berdintasun gehiago lortu behar da.
Partaide kopurua: 20-25 gehienez
Materiala: ez da behar.
Deskribapena:  Bakoitza txikle zati bat da eta gelan saltoka ibiliko da hanka biak
elkarturik eta “ñam-ñam” esanez. Txikle zatitxo batek beste bat ukitzen badu elkartu
egingo dira, azkenean denek txikle handi bat osatu arte.
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: Praktiketako taldearen adina dela
eta, joko hau hiru urtekoekin probatu genuen, jokoaren azalpenarekin batera ez
baikenuen erreferentziazko adinik topatu, eta araurik ez izatean erraza iruditu
baitzitzaigun, baina gero konturatu ginen hiru urterekin oraindik haurrak ez duela
taldekatzea ulertzen eta oraindik ez dela bere ikaskideekin asko gizarteratu, beren
gurasoak gabe gizarteratzen diren lehen urtea delako. Horregatik, zaila egin zitzaigun
jokoa egitea. Baina lau urteko talde bat bisitatzeko aukera izan genuen beste batean,
eta jokoa egiteko denborarik izan ez genuen arren,  hauek talde osatuagoa zirela ikus
zitekeen, guztiek elkarrekin jolasten zutela. Horregatik, joko hau lau urteko gela batean
aproposa izango litzatekeela deritzogu.
Jolasaren argazkia/marrazkia:



EGILEAK:
 Laura Rodriguez
 Alazne Palenzuela
 Eneritz Sein
 Oihana Rebollar

No hay comentarios:

Publicar un comentario